"Egonkortasun ekonomikoa eta politikoa funtsezkoa ari da izaten adierazle sozioekonomiko guztiak hobetzeko", esan du Uxue Barkosek urte amaierako mezuan. Espainiako Gobernuarekin kupoari buruz lortutako akordioa "bidezkoa, errealitatean ainguratua eta solidarioa" dela azpimarratu du, eta akordioa "interes orokorrerako giltzarria" dela uste du, eta pozik agertu da lortu dutelako. 2018ko aurrekonatuak "garaiz" onartu izana ere azpimarratu du.
Nafarroako egoera politiko, ekonomiko eta soziala iaz baino hobea dela azpimarratu arren, nabarmendu du horrek herritarren eguneroko bizitzan eraginik ez badu ez dutela "deusetarako balio". "Hasiberri" duten "susperraldiaren" ondorioak langileek nabarituko dituztela iragarri du, eta lan baldintzei egin die erreferentzia. "Enplegua da gure erronka nagusia".
Atzera begira ez ezik, aurrera begira ere jarri da, eta 2018ak "bizikidetzarako eta kohesiorako" aukera bat izan behar du, Barkosen arabera. Hala, lanean jarraitzeko deia egin du.