Autoa sakon aztertuko dutela agertu dute polizia iturriek, batik bat, arrasto genetikoen bila.
Frantziako Poliziak atzojakinarazi zuenaren arabera, ETAk 350 bat pistola ebatsi zituen Nimes ondoan dagoen Vauvert herrian. Arma lantegi batean egin zen lapurreta astelehen gauetik astearte goizaldera.
Bi gizon eta emazte bat izan ziren arma lapurretaren egileak. Buruak estalita zeramatzaten eta armen mehatxupean bahitu zituzten arma saltegiko jabeak, senar-emazteak, hain zuzen ere. Gaueko zortziak aldera sartu ziren bikotearen etxean. Ondoren lantegira eraman zuten gizona eta eskuburdinez lotu, lantegitik armak ateratzen zituzten bitartean.
Bertsio guztiek ez dute bat egiten. Izan ere, Poliziak erran zuen bahitutako bikotearen etxean biloba ere bazegoela. Emaztea eta biloba etxean atxiki zituzten taldeko hiru pertsonek senarra Sidam izeneko lantegira eraman zuten bitartean. Aginduak zorrotz betez gero minik ez zietela eginen jakinarazi zioten taldekideek jabeari. Gizona lantegi barnean utzi zuten lapurreta egin ondoren. Emaztea eta biloba atzo goizean gelditu ziren libre, ekintzaren berri izan duelarik Poliziak. Etxean zeuden loturik.
Lapurtutako armak marka eta kalibre ezberdinetakoak dira. Taldeak kanpoan laguntza zeukala uste du Poliziak, bederen bertze bi pertsona gehiago.
JENDARMEEN ESKUBURDINAK.Familia lotzeko eskuburdinak erabili zituzten. Horretan oinarrituz, Frantziako Poliziak ETAri egotzi dio lapurreta. Izan ere martxoaren 5ean ustez ETAko bi kidek armak, soinekoak eta eskuburdinak lapurtu zizkieten bi jendarmeri Lot departamenduko Figeat herrian. Frantziako armadako kaserna baten inguruan zebiltzan pertsona bat galdekatzera joan ziren jendarmeak, atzetik bertze pertsona bat agertu zitzaielarik fusil batekin, Poliziaren arabera.
Frantziako Poliziak ETAri egotzi dio lapurreta «inongo zalantzarik gabe». Kasuko ikertzaileek diotenez, taldeko partaideek bikotearen eta bilobaren izenak zekizkiten. Bahiketa eta lapurreta prestatzeko zainketa luzea egin dute eta horrez gain, ekintzan parte hartu duten pertsona kopuruan oinarrituz, ekintza ETAri leporatzeko datu garrantzitsua dela dio Frantziako Poliziak.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak arma lapurtzeari buruzko informazio gehiago eskatu dio Frantziako Barne ministroari. lapurretaren berri zehatzak lortzeko harreman jarraikia dutela azaldu du. lapurretaren nondik-norakoak azaldu baditu ere, ez du adierazpen edo balorazio politikorik egin nahi izan ekintzaren inguruan.
Gara-k uztailaren 10ean argitaratutako informazioaren arabera, Espainiako Gobernuak eta ETAk hartutako konpromisoen artean honakoa hitzartu zuten, besteak beste: behin su-etena emanda, ETAk ez zituela ez armak, ez lehergaiak bilduko. Informazio horren arabera, bi aldeen arteko akordioa horiek 2006ko otsailean hartu zituzten. Informazio horren arabera, zortzi hilabeteko prozesu baten ostean itxi zuten akordioa.
Arma lapurretarako erabilitako auto bat aurkitu duela dio Frantziako Poliziak
Tarn et Garonne departamenduan (Frantzia hego-mendebaldea) aurkitu duten autoa Nimeseko arma lapurretan erabili zutela uste du Frantziako Poliziak. Astelehen gauean 350 bat pistola ebatsi zituzten arma lantegi batetik, eta Poliziak ETAri egotzi dio lapurreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu