Gizartea

Armadak entrenatutako arrano beltz batek haur bat zauritu du Zuberoan

Frantziako Armadaren animaliak haur baten aurka jo du, txaleko bat dron batekin nahastuta.

2018ko ekainaren 8a
18:18
Entzun

Erasoa Muskildin (Zuberoa) gertatu zen, apirilaren 17an, eskolako oporren aldian. Haur talde bat zegoen heldu batekin Oskaxeko mendatearen inguruan. Osteratxo bat egiten ari zirela, zerutik arrano beltz bat taldearen bila zetorrela jabetu ziren, eta taldeko haurretako bati eraso egin zion. Mediabask kazetak eman du gertakariaren berri. Frantziako Armadak aitortu du animalia berak entrenatu duela Mont de Marsaneko 118 aire-basean. Militarren arabera, animalia  Muskildin libre hegan egiten ari zen erasoa gertatu zen unean, muskulatura lantzen. Animalia programa esperimental batean ari zela adierazi dute militarrek. Gerrialdean jasotako atzarparkadaren ondorioz, zauri bat izan zuen neskatoak.

Frantziako Armadak Herbeheretako esperientzia batetik jaso dute proba esperimental hau eta 2018 amaiera arte eutsiko diote. Alabaina, euren hegaldi libreak mugatu egingo dituzte, esate baterako, oporretan eta udan. Herbeheretan eten egin dute dronak bilatzeko animalien erabilera, arazoak izan dituztelako hegaztiak kontrolatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.