'Alakrana auzia'

Armadoreak esan du bi auzipetuek hasieratik parte hartu zutela negoziazioetan

Berak dakiela lau milioi dolarreko eskaintza izan zen negoziazioetan, eta hortik behera ez zuela diruaren negoziazioan parte hartu gaineratu du.

2011ko apirilaren 11
15:05
Entzun

Alakrana auziko azken saioa egin dute gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Kepa Etxebarria armadoreak deklaratu du, eta bi auzipetuek hasieratik negoziazioetan parte hartu zutela esan du. Azaldu duenez, hamar milioi dolar eskatzen zituzten bahitzaileek, eta berak lau milioi euroko eskaintza bat izan zela badakiela esan du. Hortik aurrera ez zuela negozioazio horretan parte hartu gaineratu du.

Lekuko moduan deklaratu du Etxebarriak. Bahiketa gertatu zenean Kilimanjaro sumendian zegoen oporretan. Negozioazio Pepe delako batek zuzendu zuela esan du. Horrek bahitzaileekin harreman zuzena zuela esan du, eta Espainiako enbaxadan sartzeko ateak irekita zituela.

Horrekin epaiaren zain geratu da Alakrana auzia. Fiskalak 436 urteko espetxe zigorra eskatud du Abdu Willy eta Raageggesey Hassan Haji auzipetuentzat. Defentsak, berriz, arrantzaleak direla esan du, ez piratak, eta horregatik absoluzioa eskatu du horientzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.