Armak bidaltzen laguntzeari uzteko eskatu diote Bizkaiko Diputazioari

Foru Aldundiko egoitzaren aurrean egin dute protesta KEM Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, 'Greenpeace' eta Intermon Oxfam taldeek.

Armen salmentaren aurkako elkarretaratzea. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko azaroaren 17a
10:30
Entzun

Arma bidalketan "kolaboratzeari" uzteko eskatu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako mobilizazioan. Gerra hemen hasten da lelopean egin dute protesta ikusgarria, lurrean etzanda jarrita, gerrak eragiten duen sarraskia irudikatuz.

Izan ere, azaldu dutenez, Bilboko portuan Saudi Arabiarako ohiko ibilbide bat ireki zuten 2016an, besteak beste, lehergailuak garraiatzeko. Ignacio Robles suhiltzaileak egindako salaketak jarri zuen auzia mahai gainean —, manifestazio eta protesten ondoren, trafiko hori 2018ko martxoan eten zutela azaldu dute deitzaileek. Hortik aurrera, ordea, Santanderreko (Espainia) portuan jarraitu dute lehergai horien garraioarekin.

"Orain, gure herrialdetik ez da lehergailurik bidaltzen Saudi Arabiara, baina jarraitzen dute armak eta bestelako jaurtigailuak kargatzen beste herrialde batzuetara  eramateko; tartean, Afrikan gatazkan diren herrialdeetara". Garraio horretarako, diputazioak suhiltzaileak bidali ohi ditu, segurtasuna bermatzeko. "Herritarrek jakin behar dute hori, eta exijitu behar dute beraien zergak ez erabiltzea beste herrialde batzuetan pertsonak hiltzea errazteko".

Protesta horretan, 173.000 sinadura ere aurkeztu dituzte diputazioan. Izan ere, Robles suhiltzaileari espedientea ireki zion foru aldundiak armak garraiatzeko egin beharreko lanari uko egiteagatik, eta babesa erakutsi nahi izan diote horrela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.