Armak eta lehergailuak aurkitu ditu Guardia Zibilak Donostiako lonja batean

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Berri agentziek polizia iturriak aipatuta jakinarazi dutenez, Guardia Zibilak lehergailuak eta armak aurkitu ditu Donostian, Katalina Eleizegi kaleko 9. zenbakiko lonja batean. ETArekin lotura izatea egotzita asteazkenean atxilotutako Xabier Atristainek guardia zibilen esku egindako deklarazioen ondorioz aurkitu dute armategia, berri agentzien arabera. Atzo arratsaldean, helikopteroz eraman zuten Atristain Madrildik Donostiara, eta 17:10 aldera iritsi zen lonjara.

Iturri horien esanetan, gordelekuak bigarren horma bat zuen ezkutuan, agerikoaren atzean, eta tarte horretan zeuden gordeta armak. Lehergailuak indargabetzeko Guardia Zibileko aditu taldea eta Tedax poliziak joan ziren hara, eta 17:45ean handik poltsak ateratzen aritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.