KONPONBIDEARI BEGIRA

Armak "lehenbailehen" uzteko eskatu dio Beltran de Herediak ETAri

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Radio Euskadin, gaur eginiko elkarrizketan, "iraintzat" jo du talde armatuak bere burua "solaskide politikotzat" hartzea.

2014ko otsailaren 10a
13:11
Entzun

"Hitzak utzi eta ekintzetara pasatzeko garaia da, armak uzteari begira engaiamendu bat eskatzeko" garaia dela zehaztu du Estefania Beltran de Herediak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Gehitu du euskal gizarteak badakiela  "zer nahi duen": "Arma uztearekin engaiamendu bat eskatzen du, eta horixe egin behar du ETAk".

Adierazi du "armak uztea atzeratzeko" eta talde gisa irauteko "tematze horrek" ez duela "ezertan laguntzen dirudienez lortu nahi duena lortzeko". Desarmatzea "egunez egun bezperan baino hurbilagoa" espero duela zehaztu du Beltran de Herediak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.