Armeniako etorkin bat kanporatu nahi dutela salatu du Cimadek
Cimade etorkinen laguntzaz arduratzen den elkarteak jakitera eman duenez, Armeniako gizon bat kanporatu nahi du Frantziak. Etorkina Hendaiako atxikitze zentroan dauka Poliziak duela hogei egunetik. Harenre emazteak ere ez du Frantzian bizitzeko baimenik, eta hark ere kanporatzeko arriskua duela jakinarazi du Cimadek. Emaztea Azerbaijangoa da, eta, kanporatuz gero, hara bidaliko lukete. Kanporatuz gero, bakoitza estatu batera kanporatuko lukete. Bikoteak bi haur ditu, hiru eta zazpi urtekoak. Orain artean Pauen bizi ziren, Biarno eskualdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu