sutea

Armiñon gaineko suteak N-1 errepidearen mozketa eragin du, eta Araba eta Nafarroako landetan ezingo da surik egin

Armiñongo gainean (Araba) sasiek su hartu dute, eta N-1 errepidea itxi egin dute bi norabideetan. Hala ere, sutean ez da inor zauritu. “Aldi baterako eta salbuespen gisa” hartutako neurri baten ondorioz, Araba eta Nafarroako landetan ere ezingo da surik egin.

2005eko uztailaren 22a
19:42
Entzun
Araban gertatu da sutea, Armiñongo gainean. Antza denez, norbait sasiak erretzen ari zela, sua zabaldu egin da, eta ondorioz trafikoarentzat errepidea moztu egin dute bi norabideetan. Trafikoa A-68 autopistara desbideratu dute. Suteak ez du zauriturik eragin.

Nafarroan eta Araban ezingo da surik egin. Nafarroako Gobernuaren eta Arabako Aldundiaren arabera, “aldi baterako eta salbuespen gisa” hartu den neurri bat da. Atzo hartutako erabakiak zehazten du ezingo dela surik egin honako lekuetan: Nafarroako naturgune babestu guztietan, ezta sua egiteko egokituriko guneetan ere, hala nola, sutegietan eta barbekuetan; larreak, lahardiak, eta zuhaixkak dauden lurretan; zuhaitzez inguratutako basoko lur eremuetan eta komunikazio errepideen inguruneetan dauden atseden hartzeko lekuetan.

Jose Andres Burgetek, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuak adierazi zuenez “eguraldia nabarmen aldatzean” bertan behera geldituko da salbuespen neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.