Errepideak

Armiñongo istripuan zaurituetako bat hil da; beraz, zortzi dira gaur Arabako errepideetan zendutakoak

Abenduaren 6a beltza gertatzen ari da Arabako errepideetan: bart gauean bost lagun hil dira A-68 autobidean, Zuian, eta, goizean, beste bi, N-1 errepidean Armiñonen. Gainera, bigarren istripu horretan zaurituetako bat erietxean hil da, eta, horrenbestez, zortzi lagunek galdu dute bizia gaur Arabako errepideetan. Zaurituak, hamasei dira. Armiñongo istripua goizeko hamaika eta erdiak aldera gertatu da, bi autok elkar jota.

2003ko abenduaren 6a
16:43
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman dituen datuen arabera, Armiñonen istripua izan duen autoetako batek Espainiakoa ez den matrikula zuen, eta besteak, matrikula berria. Hildakoen eta zazpi zaurituen nortasuna ez dute oraindik argitu.

Armiñongo horren aurretik, ezbehar larria gertatu da bart gauean Zuian (Araba), A-68 autobidean. Sei ibilgailuk elkar jo dute, haietako batzuk su hartu dute, eta bost lagun hil dira eta beste bederatzi zaurituta daude. Hildakoetako lau neska gazteak dira, Teruelgo (Espainia) Calanda, Alcañiz eta Foz de Calanda herrietatik jaiegunak Bilbon pasatzera zihoazen 24 eta 26 urte arteko lau adiskide.Teruelgo matrikula zuen Opel Tigra batean zihoazen lauak. Hain justu, su hartu duen ibilgailuetako bat izan da hori, eta kiskalita hil dira.

Bosgarren hildakoa Gasteizko gizonezko bat da, ezbeharra ikusi, laguntzeko gelditu, eta beste auto batek zanpatu du. Ertzaintzak argitu duenez, Gasteizko gizonezko horren inizialak P.A.S dira eta 48 urte zituen.

Zaurituta, berriz, bederatzi lagun daude, eta Gasteizko bi erietxeetara eraman dituzte. Hala, Txagorritxuko ospitalean ingresatuta daude M.B.I. eta E.V.M. 22na urteko gizonezkoak, B.C.M. eta V.N.A. 28na urteko emakumezkoak, eta E.G.C. 24 urteko gizonezkoa. Azken hori Iruñekoa da.

Santiago ospitalean daude, ostera, J.G.E. 21 urteko iruinsemea, O.O.E eta M.V.M. 28na urteko emakumezkoak eta J.R.F. 28 urteko gizonezkoa, Getxokoa (Bizkaia).

Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.