Asteazkenean, Hobetzeko entzuten ekitaldi zikloko bigarren hitzaldia egingo du Otegik Bilboko Euskalduna jauregiko erakusketa aretoan. Joan den larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan egindakoa izan zen lehenbizikoa. 19:00etan hasiko da ekitaldia, irekia izango da, eta Otegiren lehen agerpen publikoa izango da Jaurlaritzarako lehendakarigai gisa.
"XXI. mendeko asanblea eredua irudikatzen da ekitaldi horietan, eta herritarrek aukera zuzena daukate Otegiri eta EH Bilduko beste ordezkari batzuei galderak eta proposamenak modu zuzenean bideratzeko", nabarmendu du koalizio subiranistak.