Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian esan duenez, ezker abertzaleko buruzagia bisitatzera zihoazela publiko egiteagatik ukatu diete baimena. Logroñoko espetxean dago preso Otegi.
ELAk gogor kritikatu du erabakia: "Hau onartezina da gizarte demokratiko eta aske batean". Sistema totalitarioetan ematen diren egoerekin alderatu du, eta erabakiaren kontra zer babes juridiko har dezaketen aztertzen ari direla esan du.
Sortuk ere kritikatu du ELAko ordezkariei bisita ukatu izana. "Debeku hau euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespenezko politikaren adibide berri bat da", esan dute.