Arnaldo Otegi: "Erabakiak arriskuak zituen baina uzta jasotzeko garaia da orain"

Pernando Barrenak Otegiren gutun bat irakurri du Iruñean Amaiurren ekitaldian. Bakea eta normalizazioa oraindik ez direla lortu "oso argi" dagoela dio Otegik eta erabakitzeko eskubidearen bila Madrilera joateko balio duen boto bakarra Amaiurri emandakoa dela.

2011ko azaroaren 5a
18:48
Entzun

Iragarrita zegoen bezala, Arnaldo Otegiren parte hartzea izan da gaur arratsaldean Amiurrek Iruñean egin duen ekitaldi politikoan. Pernando Barrenak Otegiren gutun bat irakurri du, eta horretan Otegik dio ezker abertzaleak hartu zuen alde bakarreko erabakiak arriskuak zituela, baina orain "uzta jasotzeko garaia" dela.

Logroñoko kartzelan idatzi du gutuna Otegik, eta horretan dio ezker abertzaleak bete duela bere hitza eta konponbideri begira bere ekarpena egin duela. Hala ere, bakea eta normalizazioa oraindin ez direla lortu "oso argi" dagoela esan du, "Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen dutelako".

Itun konstituzionalak eta Espainiako estatuak "porrot" egin dutela ere badio Otegik gutunean, eta Madrilera erabakitzeko ahalmena eskatzera joan behar dela. Horretarako balio duen boto bakarra Amaiurrena dela gaineratu du.

Anaitasuna, beteta

2.500 lagun inguru bildu dira ekitaldian eta bete egin da Anaitasuna pabiloia. Ekitaldia ordu erdi beranduago hasi da. Oholtzan Hego Euskal Herriko Amaiurren zerrendaburuak zeuden eserita lehen lerroan: Sabino Cuadra, Iker Urbina, Iñaki Antiguedad eta Maite Aristegi. Horien atzean, bigarren lerroan, koalizioa osatzen duten alderdietako ordezkariak: Rafa Larreina eta Peio Urizar EAkoak, Patxi Zabaleta Aralarrekoa, Rufi Etxeberria ezker abertzaleakoa eta Oskar Matute, besteak beste.

Larreinak esan du azaroaren 20an iraganeko politikekin hautsi eta etorkizuneko politika egiten hasteko aukera dagoela. Maite Iturre Senaturako hautagaiak, berriz, esan du "benetako eta bidezko bakea" dagoela jokoan, "garaile eta garaituri gabekoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.