Esan bezala, garrantzia handia eman dio EPPK-k hitzarmena sinatzeari; ezker abertzaleak bidalitako beste seinale bat dela adierazi du.
"Nik uste dut dela hartzen den beste arrisku bat eta bidaltzen den beste seinale bat. Ezker abertzale osoa dago bake prozesu bat bultzatu nahian; ezker abertzale osoak badu borondatea hori egiteko. Batasunaren lana datozen aste eta hilabeteetan, kanpaina egon edo ez, izango da benetan herri honetan bake prozesu bat sortzea, bultzatzea eta indartzea. Bide horretan Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoak, Nazio Eztabaidagunean egindakoak, izugarrizko garrantzia du guretzat".
Akordi hori Lizarra-Garazikoa baino "helduagoa" dela nabarmenduk du Otegik, hain zuzen ere, konponbiderako bide bat ezartzen duelako, nazioarteko zaintza duelako eta kudeaketa jakin bat aurreikusten duelako. Oinarrizko Hitzarmenaren bidez "gailurrera iristeko kanpamendu basea" jarri dela iritzi dio Otegik, eta kanpamendu horretatik abiatuta gailurrera iritsiera "betiko" izango dela.
Euskal Herriko gatazka
Arnaldo Otegi: "Ezker abertzale osoa dabil bake prozesu bat bultzatu nahian"
Arnaldo Otegi Batasuneko buruak balio handia aitortu dio joan den larunbatean 30 eragilek izenpetu zuten Gatazkaren Konponbiderako Oinarrizko Hitzarmenari. Otegiren arabera, Lizarra-Garaziko hitzarmena baino "helduagoa" da oraingo hori. Era berean, Batasuneko mahaikidearen ustez garrantzia handia dauka EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak akordio hori sinatzeak, iruditzen baitzaio adierazten duela "ezker abertzale osoa" dabilela bake prozesu bat bultzatu nahian. Euskadi Irratian egin ditu adierazpen horiek Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu