Politika

Arnaldo Otegi: "Ezker abertzalearentzat lehentasuna gatazka gainditzea da, eta gainditzeko baldintzak badaude"

Arnaldo Otegi Batasunako buruzagiak Euskadi Irratian agertu duenez, ezker abertzalea ahalegin handia egiten ari da Eukal Herriko gatazka gainditze aldera elkarrizketa bultzatu eta akordioak bilatzeko. Gainera, hitzarmenetara iristeko baldintzak badaudela nabarmendu du. Nolanahi ere, ETAren azken adierazpenekin eta erabakiekin Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria eta Josu Jon Imaz EAJkoa urduri jarri direla iritzi dio Otegik.

2004ko otsailaren 23a
11:15
Entzun
Ezker abertzalearen lehentasuna "gatazka gainditzea" dela azpimarratu du Otegik, eta hori lortzeko modua azkenaldian sortu diren proposamenen inguruko eztabaida zabala dela. "Ezker abertzalearentzatlehentasuna gatazka gainditzea da. Gatazka gainditzeko baldintzak badaude. Ez dugu txapuza berririk behar. Aitzitik, goazen denok mahai batean esertzera, eta hitzegitera: ez egin diren proposamen gutien artean posible den proposamen bat kontsentsuatzea. Zein izango den proposamen hori? Inorena ez dena eta denena izango dena. Hori da gure jarrera", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.