Euskal herriko gatazka

Arnaldo Otegi: "Uda honek baieztatu egin ditu ezker abertzalearen tesi politiko guztiak"

Ikasturte politiko berria hastear dela eta, egoera politikoari buruzko azterketa egin du gaur Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak. Baikor agertu da, "konponbideen garaia" heldu dela iruditzen baitzaio. Hain zuzen ere, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko eztabaida parametro egokietan kokatzea lortu dela esan du Otegik, hau da, autodeterminazioaren inguruan. Eztabaida ardatz horretara lerratzea ezker abertzelari esker lortu dela iritzio dio; funtsean, baieztatu egin direla ezker abertzalearen tesi politikoak. Halaber, irailaren 20an 'No apartheid. Autodeterminazioa' lelopean Bilbon egingo den manifestazioari babesa agertu dio.

2003ko abuztuaren 30a
14:23
Entzun
Aurtengo udak ezker abertzalearen tesi politiko guztiak baieztatu dituela esanez abiatu du agerraldia Otegik; 30 urteko borrokaren ostean, eztabaida soluzio bidera eramate lortu dutela nabarmendu du: "Gaur, eztabaida Euskal Herriari buruzkoa, erabakitzeko ahalmenari buruzkoa, Euorpan izan beharreko lekuari buruzkoa eta autodeterminazio nazionalai buruzkoa da. Banan bana, ezker abertzalearen tesi politiko guztiak berretsi dituzte", esan du.

Ondorioz, behin eztabaida behar bezala kokatuta, behin betiko konponbideak lortzeko garaia heldu dela iritzio dio ezker abertzaleko buruzagiak. Otegiren iritziz, heldu berri den konpobideen fase hori 1998an abiatu zen prozesuaren ondorio da: "Egungo eztabaida ezin da ulertu 1998an abian jarri genuen prozesua eta ezker abertzalearen borroka kontuan hartu gabe. Lizarra-Garaziko prozesuarekin ziklo berri bat hasi zen, eta ziklo hori etapak erretzen ari da. Oraingoa, soluzioen etapa da", azpimarratu du.

"Soluzien fase" horren aurrean bi jarrera har daitezkeela erantsi du Otegik: bat, irtenbidea erdiesteko aukera galtzen uztea, "bakoitzak berea bakarrik eginez, eta adabakiak ezarriz". Bestea, ostera, behin-betiko konponbidea bilatzea litzateke, "herri gisa termino nazionaletan eta termino demokratikoetan aritzea". Beren asmoa, behin betiko konponbidea bilatzea dela adierazi du.

Horretarako, datorren ikasturtean ezker abertzaleak hiru ildotan lan egingo duela azaldu du: ildo instituzionalean, proposamenen ildoan, eta kalean.Instituzioei dagokienez, "maiatzaren 25ko hauteskundeetako putxerazoan ebatsitako aulkiak"berreskuratzea izango dela beren lana adierazi du. Proposamenen inguruan, berriz, ezker abertzaleko Hautetsien Biltzarrak eratutako Nazio Eztabaidaguneak izango duela berentzat lehentasuna nabarmendu du. Halaber, proposamena lantzeko eztaibada "lasai" hartuko dutela agertu du, "txukun egin behar baita". Azkenik, kaleari dagokionez, egungo memento politikoan "masa borrokaren bitarteaz ekitea" inportantea iruditzen zaiela esan du Otegik. Hori dela eta, bat egin dute irailaren 20an Bilbon 'No apartheid. Autodeterminazioa' lelopean egingo den manifestazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.