Arnaldo Otegiren esanak

2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Genevako haustura. «... Nazioarteko komunitateko kideek galdetu zidaten ea Euskal Herrira itzuliko nintzen, Rubalcaba jaunak ziurtatu baitzien atxilotu, espetxeratu eta hamar urteko zigorea jarriko zigutela. Baduzu horren aditzerik, ez?».

Borroka armatua. «Gaur egun norbaitek borroka moldeen inguruan aholkurik eskatuko balit, argi esango nioke bide baketsu eta desobedienteak erabiltzeko, arrazoi etiko zein politikoengatik».

Alde bakartasuna. «Ezker abertzalearen transatlantikoa biratzeko konpromisoa hartu genuenean, egiten nuen diagnostikoa zen gutxi falta zitzaiola kosta jotzeko. Orain, independentismoa Euskal Herriko lehen indarra izateko lehian dabil».

Biktimak. «...Min gehigarririk eragin badiet biktimei eta haien senideei, nire barkamenik egiazkoena eskatu nahi diet hemendik, bihotzetiko 'sentitzen dut' batez lagundurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.