Euskal Presoak

Arnaltz Gisasola aske utzi dute

Gaur goizean atera da Ocaña II espetxetik (Espainia). Hamar urte egin ditu preso.

Arnaltz Gisasola, espetxetik atera berritan, senide eta lagunekin. ETXERAT
2015eko maiatzaren 15a
14:52
Entzun

Arnaltz Gisasola gernikarra aske geratu da gaur goizean. Ocaña II-ko espetxetik atera da, hamar urte preso egin ondoren. 2005 urtean atxilotu zuten Tournon-Saint-Pierren, Frantzian. Han zigorra beteta, 2010ean, Espainiara eraman zuten. Geroztik, bost urte egin ditu kartzelan.

Mikel Larrañaga zarauztarrarekin batera atxilotu zuten, 2005ean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.