Arnaltz Gisasola eta Mikel Larrañaga herenegun atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Tournon-Saint-Pierren. Polizia iturrien arabera, ohiko kontrol batetik ihes egiten saiatu ziren, eta horregatik atxilotu zituzten. Atzeman zituztenean, bi gazteek ETAko kideak zirela agertu zutela dio Poliziak, eta agiri faltsuak eta pistola bat zeuzkatela.
Polizia iturrien arabera, bi gazteak gaur eramango dituzte Parisera, eta han Frantziako Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren zaintzapean izango dira bihar epailearen esku lagatzen dituzten arte.
Arnaltz Gisasola segituan Espainiaratzeko eskatu zuen atzo Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, 1999an Bermeon (Bizkaia) auto saltoki baten erreketan parte hartu zuelakoan 2000an jarri zioten 5 urteko zigorra bete dezan.
Atxiloketak
Arnaltz Gisasola eta Mikel Larrañaga gaur eramango dituzte Parisera
Polizia iturriek jakinarazi dutenez, herenegun Frantzia erdialdean atxilotu zituzten Arnaltz Gisasola gernikarra eta Mikel Larrañaga zarauztarra gaur eramango dituzte Parisera, eta bihar utziko dituzte epailearen esku. Parisera iristen direnean Frantziako Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren zaintzapean geratuko dira. ETAko kide izatea egozten diete, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Gisasola segituan bere uzteko eskatu du, 2000. urtean ezarritako zigor bat bete dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu