Heriotza

Arnasteko makina kendu ondoren, hil da Inmaculada Etxebarria

Berak hala eskatuta eta Andaluziako (Espainia) agintarien onespena jaso ondoren, atzo kendu zioten arnasteko makina. 21 urte egin ditu mugitu ezinik giharretako distrofia progresiboaren eraginez.

2007ko martxoaren 15a
16:30
Entzun
Granadako (Andaluzia, Espainia) San Juan de Dios erietxe publikoan atzo kendu zioten arnasteko makina Inmaculada Etxebarria nafarrari. 11 urte zituenetik giharretako distrofia progresiboa zuen, eta azken 21 urteak mugitu ezinik pasatu ditu. Hain zuzen ere, arnasteko makina ezinbestekoa zuen bizirik jarraitzeko. Horrela bizi baino hiltzea nahiago zuela erabakita, Etxebarriak berak eskatu zuen arnasteko makina ken ziezaioten.

Prozesu luze baten ondoren, Andaluziako Gobernuko bioetika batzordeak onartu egin zuen Etxebarriaren eskaera -nafarra izan arren Andaluzian bizi zen aspalditik-. Ondorioz, arnasteko makinatik askatu zuten atzo iluntzean, 21:00ak aldera, eta hil egin zen. Erietxeko iturriek agertu dute, makina kendu aurretik Etxebarriak sufrimendurik ez izateko neurri guztiak hartu zituztela.

Esan bezala, San Juan de Dios erietxe publikoan hil zen atzo Etxebarria. Azken urteak, ordea, San Rafael ospitale katolikoan egin zituen. Erietxe horrek erabaki zuen han zegoelarik ez ziotela arnasteko tresna kenduko, eta horregatik erman zuten ospitale publikora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.