«Aro berriaren» ikur jo dute Borboikoarekin batzartzea

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko parlamentaria Juan Carlos I.a Espainiako erregearekin bildu izana Euskal Herriak bizi duen «garai berriaren» adierazle dela nabarmendu du LAB sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek. Ildo beretik mintzatu da Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia; haren ustez, Borboikoaren eta Errekondoren arteko bilera «normaltasun ikur» bat da, Amaiurreko ordezkariak «Espainiako Estatuak Euskal Herria onartu eta erabakitzeko eskubidea aitortu» behar duela eskatu diolako. Ezker abertzaleko kide Niko Morenoren iritziz, berriz, Raxoik eta PPk aintzat hartu beharko lukete Espainiako erregearen jarrera, ez duelako «harrokeriazjokatu» Amaiurrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.