Politika

"Aro politiko berria zabaldu da"

Herritar talde batek "konponbidearen eta demokrazioaren aroa" zabaldu dela adierazi du, Bilboko Aste Nagusiaren egun handian egindako ekitaldi politikoan.

2010eko abuztuaren 27a
16:27
Entzun
Herritar talde batek Bilboko jaietako egun handian egindako ekitaldi politikoan adierazi duenez, "Euskal Herrian aro politiko berria zabaldu da, konponbidearena eta demokraziarena".

Euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako komunikatuan esan dute, "azken hilabeteetan agertoki berria eraikitzeko pausu handiak eman" direla, "herri bezala dagozkigun eskubideak errespetatuko diren agertoki berria sortzeko". Eta gehitu dute "gure herrian ilusioa eta esperantza sortu duen ziklo berria ireki" dela. Gaineratu dute "baikortasunez" ikusten dituztela "orain arte emandako pausuak".

Hasiera batean, "Euskal Herriaren eskubideen aldeko" manifestazioa egin asmo zuten hainbat herritarrek deituta, baina, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ibilbidea aldarazi egin zuenez, ekitaldi politikoa egin dute. 12:30ean Zabalburu plazan hasi da ekitaldia, eszenatokiaren parean manifestazioan eramatekoa zen pankarta jarri ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.