Aroztak taldeko hamar kide deklaratzera deitu dituzte

Aroztegiaren aurka egindako kanpaldiarekin lotutako ekintzengatik deitu dituzte deklaratzera. Bortxa delitua egozten diete. 

Aroztak taldeko kideak, makinen aitzinean, pasa den apirilean. IñIGO URIZ / FOKU
2021eko maiatzaren 18a
17:39
Entzun

Lekarozko (Nafarroa) Aroztegia proiektuaren kontrako Aroztak plataformako hamar kide deitu dituzte deklaratzera. Aroztak taldeak jakinarazi duenez, Aroztegiaren aurkako protestengatik deitu dituzte, eta bortxa delitua egozten diete.

Luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko golf zelai bat eraiki nahi dituzte Lekarozko herrian. Apirilaren 8an hasi ziren lanetan, Palacio de Aroztegia SM enpresak aginduta. Oraingoz, ordea, herritarrek lanak gelditzea lortu dute. Kanpaldia egin zuten lanak egitekoak dituzten lurretan, eta hamaika egun egin zituzten han, enpresako makinak handik atera arte. Hain zuzen ere, Aroztegiaren aurka egindako kanpaldiarekin lotutako ekintzengatik deitu dituzte deklaratzera hamar lagunak. 

Joan den larunbatean, manifestazio jendetsua egin zuten Elizondon, Aroztegia gelditu, UGEPik ez, inposiziorik ez! lelopean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.