GIZARTEA

Aroztegiko proiektuaren sustatzaileak EH Bilduko eta Ezkerrako zinegotziak salatu ditu

Udalak egitasmo urbanistikoaren aurkako kanpaldi bat baimendu zuelakoan, prebarikatzea eta dirua bidegabe erabiltzea egotzi die.

Elizondon ekainean eginiko kanpaldia. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 31
09:23
Entzun

Palacio de Aroztegia enpresak salaketa aurkeztu du Baztango alkate Joseba Otondoren eta udaleko EH Bilduko eta Ezkerrako zinegotzien aurka, Otondok berak jakinarazi duenez. Ekainean, dozenaka lagunek kanpaldia egin zuten Elizondon, "proiektu espekulatiboaren aurka" protesta egiteko; enpresaren arabera, udalak baimena eman zien kanpaldia egiteko eta argindarra erabiltzeko, eta prebarikatzea eta dirua bidegabe erabiltzea leporatu die Otondori eta EH Bilduko eta Ezkerrako zinegotziei.

Iruñean eginiko prentsaurreko batean eman du Otondok salaketaren berri. Argudiatu du udalak plazako argindarra erabiltzeko baimena ematen diola hala eskatzen duen edonori, eta salatu du "beste urrats bat" dela Baztango ordezkari politikoen aurka abiatutako "jazarpen eta kriminalizazioan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.