Arrain eta haragi hondakinak edukiontzi marroira bota ahal izango dira Bizkaian, datorren martxoaren 1etik aurrera. Hondakin organikoak biltzen dira edukiontzi marroian, eta, orain arte, Bizkaian, soilik hondakin begetalak biltzen ziren horietan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, Artigaseko konpost planta (Bilbo) aldaketara egokitu ahal izateko 5,7 milioi euro inbertitu dituzte. Urtero 12.200 tona konpost sortzea eta hori gero ongarri gisa erabiltzea du helburu diputazioak.
Arraina eta haragia edukiontzi marroira, Bizkaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu