Arraiz: "Ezer gutxi egin dezake ETAk desarmatzean gutxieneko bermerik gabe"

2014ko otsailaren 24a
10:44
Entzun

Sortuko presidente Hasier Arraizek uste du ETAk "borondatea" duela armategia "baldintzarik gabe eta aldebakartasunez" erabilerarik gabe uzteko, baina ohartarazi du "ezer gutxi" gehiago egin dezakeela Arraizek zentzu horretan gobernuek gutxieneko bermeak eman ezean.

"Zure borondatea desarmatzeari ekitea denean, ulertezina da beste aldearen borondatea zu atxilotzea eta jokoz kanpo uztea izatea", ean du Arraizek Radio Euskadin.

"ETArentzat lanean"

"ETAren zerbitzura" daudelakoan, Nazioarteko Egiaztatza Batzordeko kideak atxilotu eta Espainiatik botatzearen alde egin du PPko europarlamentari Carlos Iturgaitzek. Cope irrati katean eginiko elkarrizketa batean mintzatu da Iturgaitz: "Ez dira ezer egiaztatzera etorri, ETAren zerbitzura jartzera baizik. Edozein herrialdetan, ustezko egiaztatzaileak gobernuaren babesik gabe agertu eta terroristen aldeko show-a egitera agertuko balira, atxilotu, galdekatu eta bota egingo lituzkete, eta ez lukete herrialde hori berriro zapalduko".

Bestalde, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari "arduragabekeriaz" jokatzea egotzi dio, egiaztatzaileei babesa adierazteagatik: "Ez du prozesutik at geratu nahi ezta ETAk prozesua gidatzerik nahi ere".

Esteban Gonzalez Pons PPko PPko Ikerketa eta Programa idazkariordeak ere egiaztatzaileen kontra jo du: "ETArentzat egiten dute lan, ez Espainiarentzat". Egiaztatzaileak "gezurretan" ari direla esan du: "Terroristen porrota ez den istorio bat kontatzera etorri dira".

Orobat, adierazi du "bidaiak nork ordaintzen dizkien, norekin bildu diren eta pistolak non ezkutatzen dituzten" azaltzera joan behar dutela egiaztatzaileek Auzitegi Nazionalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.