Euskal Bidea

Arraiz: "Hogei mugimendutan lortuko dugu independentzia"

Larunbatean BECen egingo duten ekitaldi nazionalean parte hartzeko deia egin du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Hasier Arraiz Euskal Bidearen aurkezpenean, Irunen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 5a
13:00
Entzun

Etzi Barakaldoko BECen egingo den ekitaldi nazionalean parte hartzeko deia egin du gaur EH Bilduko parlamentari Hasier Arraizek: "10.000 peoi beltzek urrats bat aurrera egingo dute larunbat honetan euskal estatuaren eraikuntzan, estatu espainiarrari xake mate egiteko helburuarekin".

Bilduren helburua independentzia "hogei mugimendutan" lortzea dela nabarmendu du Arraizek, eta mugimendu horietan lehena BECen egingo dutela iragarri. Haren esanetan, "justizia soziala eta subiranotasun osoa errealitate bihurtzea" da azken xedea.

Bide batez, Arraizek gogoratu du Euskal Bidea ez dagoela alderdi eta politikariei zuzenduta, euskal gizarteari baizik: "Gaur egun aldaketak lortzeko nahikoa da askok gutxi egitea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.