Arraizek ezker abertzalearen ibilbideaz esandakoak errepikatu ditu Ugarteburuk

2013ko azaroaren 21a
11:53
Entzun

Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko ekitaldiaren aurretik, adierazpenak egin zituen atzo Maribi Ugarteburu Sortuko Bizkaiko koordinatzaileak. Adierazpenetan Arraizek astelehenean ezker abertzalearen ibilbideaz esandakoak errepikatu eta bere egin ditu, Sorturen izenean.

Hauek dira, hitzez hitz, Arraizek esandakoak:

"Orain dela 35 urte Ezker Abertzaleak hautu bat egin zuen, bete-betean asmatu zuena gaurtik begiratuta; ez genuen parte hartu izaera demokratikorik ez zeukan joko batean, eta denbora horretan zehar buru belarri aritu gara ustezko joko demokratiko horren kontraesanak agerian uzten, eta garesti ordaindu dugu hori guztia gainera, eta ez gaude prest ez berrikusi ezta errefusatzeko ere hori guztia, eta gure akats guztiekin izan ginena eta garena aldarrikatzen dugu, egin genuena eta egiten duguna bestela ezin litekeen bezala.

Egia da gatazka hori hor dagoela eta gustukoa izan ala ez behartu egiten gaitu iraganeko agertoki horietan sartzera non inor ez dagoen erantzukizunetatik libre. Gatazka honetan inor ez da begirale gisa aritu, mundu guztiak hartu du parte, denok eragin dugu sufrimendua eta denok sufritu egin dugu. Guk ez daukagu inongo arazorik erantzukizunak gure egiteko, beti egin dugu eta horrek harrotu egiten gaitu, eta batez ere sinesgarritasuna ematen digu euskal gizartearen aurrean.

Harro gaude denbora honetan guztian egin dugun borrokaz eta euskal herriaren defentsan egin dugun lanaz, eta beste batzuek esan beharko dute zer den egin dutena eta ez dutena egin denbora horretan guztian, zer nolako estrategiaz baliatu diren eta zer nolako estrategiari eman dioten babesa. Guk ez daukagu ezer ezkutatzeko, beste batzuek agian bai. Agerian dago errelatoaren gatazka horretan sartu nahi gaituztela, guk nahiago genukeena etorkizuneko elkarbizitzako parte gisa hartu dinamika eraikitzaile gisa eta ez nor den irabazlea eta nor galtzailea gatazka honetan hori baita batzuek eta besteek nahi dutena, bai PSOE eta PPk batetik zein PNVk ere, zeren eta azken finean PNVk hautu estrategiko berdina egin batzuen trantsizio garaian gainontzeko alderdi politikoekin batera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.