EUSKAL HERRIA

Arraizen kontrako auzia artxibatzeko eskatu du fiskalburuak

Juan Kalparsoro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak ez du nahikoa zantzurik ikusten Sortuko presidenteak "terrorismoa goratu" zuela esateko.

Hasier Arraiz Albia lorategietan, EAEko Auzitegi Nagusira deklaratzera joan zenean, irailaren 4an. MONIKA DEL VALLE, ARP
2014ko urriaren 2a
13:39
Entzun

Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurka irekitako auzia ixteko eskatu dio Juan Kalparsorok Borja Iriarteri, auzia daraman epaileari. Europa Press berri agentziak iturri juridikoak aipatuz dioenez, Kalparsorok ez du nahikoa datu edo zantzu ikusten ulertzeko Arraizek "terrorismoa goratu" zuela. Fiskalburuaren arabera, Arraizek ezker abertzalearen jardun politikoari egin zion erreferentzia bere adierazpenetan.

"Terrorismoa goratzea" egozten diote Arraizi. Dignidad y Justicia elkarteak haren aurkako salaketa jarri zuen, eta epaileak, akusatuaren azalpenak entzun ondoren, artxibatu egin zuen auzia. Baina, elkartearen helegitearen ondorioz, auzia berriz irekitzea erabaki zuen Auzitegi Nagusiak, ezker abertzalea adierazpidearen esanahi "anbiguoa" argitu behar dela arrazoituta.

Hala mintzatu zen Arraiz iazko azaroaren 18an: "Orain dela 35 urte Ezker Abertzaleak hautu bat egin zuen, bete-betean asmatu zuena gaurtik begiratuta; ez genuen parte hartu izaera demokratikorik ez zeukan joko batean, eta denbora horretan buru-belarri aritu gara ustezko joko demokratiko horren kontraesanak agerian uzten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.