Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak Arrakala proiektu komunikatiboa sortu dute, "heteroarauean zirrikituak sortzeko". Gizartzeak ezarritako eta askok normaltzat emandako arau multzoak "hautsi" nahi dituzte.
Diskurtso teorikoetatik aldendu nahi izan dute, eta "heteroarau horietatik kanpo" dauden esperientziak eta bizipenak ezagutaraziko dituzte. Dokumentala da proiektuaren ardatza —uda partean argitaratuko dute—, baina elkarrizketekin eta beste jarduerekin aberastuko dute proiektua. Edukiak astero jarriko dituzte webgunean.