Boiseko jaialdia

Arrakasta lortuta bukatu da Jaialdia Boisen

Euskal diasporaren indarrak jende andana bildu du Idahoko hiriburuan. Bart amaitu da bost urtez behin egiten den festibal erraldoi hori.

2015eko abuztuaren 3a
17:18
Entzun

Festa askotarikoa eta bizi-bizia izan da aurten ere. Kulturaren loraldia, kirolarekiko grina, erabakitzeko eskubidea... Hainbat alor baturik, mota askotako jarduerak antolatu dituzte, guztiak euskal kulturaren eta nortasunaren ingurukoak.

Boiseko (Idaho, AED) Basque Block kaletik milaka eta milaka lagun pasatu dira sei egunotan. Gaur, atseden hartuko dute lehenengoz, eta halako jendetzarik ez da elkartuko bost urtean. Baina zortzigarren probintziak bertan jarraituko du, urruti eta aldi berean gertu, euskal diasporan, Ikastola berri eta guzti.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.