Joan den igandeko hauteskundeetako emaitzak «arrakastatsutzat» jo ditu Europe Ecologiek. Berdeak, EA eta AB biltzen dituen koalizioak 14.054 boz bildu zituen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Frantzia mailako hautes barrutian 415.000 boz bildu ditu, eta, horri esker, bi hautetsi ukanen ditu Europan: Jose Bove zerrenda burua eta Catherine Greze.
Europe Ekologieko ordezkariak pozik daude, lortutako boz kopuruaz gain, bigarren indar politikoa izan direlako Europako hauteskundeetan, alderdi sozialista gibelean utziz. Boz abertzaleen garrantzia nabarmendu du Jean Lissar Berdeetako Akitaniako Kontseilariak. «Nafarroa Behereko eta Zuberoako hainbat tokitan nabarmena da boz abertzaleen garrantzia, eta gauza bera gertatzen da Baiona-Angelu-Miarritze barrutian».
Elkarlanak indartu dituela azaldu zuen Menane Oxandabaratz koalizioko ABko hautagaiak. Bertze zerrenda abertzaleek lortutako emaitza onak nabarmendu zituen bide batez.
Europan Euskal Herriaren ahotsa entzun ahal izateko aukerak indartu direla azaldu zuen Manex Pagolak, EAren izenean.
Geroari begira, koalizioak segitzen ahal duen galdetu zitzaielarik, zuhur erantzun zuten, alderdi bakoitzak bere autonomia atxiki nahi duela erranez.
Arrakastatsutzat jo ditu Europe Ecologiek igandeko emaitzak
Hauteskundeetan Boveren zerrendak 14.054 boz bildu zituen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu