'Salvamar Deneb' izeneko ontzi azkarrak eraman zuen 25 urteko arrantzalea Santurtziko portura, atzo gaueko 11:30ak aldera. Han anbulantzia bat zuten zain, eria Gurutzetako Ospitalera eramateko.
Arrantzaleentzat antolaturiko zerbitzu honek eguneko 24 orduetan lan egiten du, eta mediku talde bat prest egoten da eriak artatzeko. Iaz 2.525 dei jaso zituen zerbitzu honek, eta 1.627 kasu artatu zituzten, horietatik gehienak gaixotasunengatik.
Itsas istripua
Arrantza-ontzi batean zegoen hondarribiko arrantzale bat ebakuatu dute Bizkaiko kostaldean
Gurutzetako Ospitalera eraman zuten atzo iluntzean Bizkaiko kostaldeko Punta Luzeron kanpin bonbona batekin zenbait gorputz-atal erre zituen Hondarribiko U.S.E. 25 urteko arrantzalea. Kostaldetik 65 milietara zegoen arrantza-ontziko arrantzaleek lurrean zeuden salbamendu taldeei hots egin zien, eta hango medikuek gaztea erietxe batera eraman behar zutela esan zutenean, ontzi azkar bat joan zen eriaren bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu