Arrantza

Arrantzaldi guztian adinako antxoa kopurua harrapatu dute egun bakar batean Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleek

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidente Jaime Tejedorrek jakinarazi duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek antxoa arrantzaldi guztian adinako arrain kopurua harrapatu dute gaur, egun bakar batean. Hori dela eta, kanpaina hobetuko den itxaropena agertu du Tejedorrek, baina, nolanahi ere, nabarmendu du "historiako txarrenetakoa" gertatuko dela aurtengo antxoa arrantzaldia.

2005eko maiatzaren 6a
11:13
Entzun
"Historian inoiz ez da gertatu apirilaren 30 arte antxoa harrapaketak hutsaren hurrengoak izatea", esan du Tejedorrek. Horregatik, nahiz eta orain bolada hobea hasi, arrantzaldi hasieran izandako kalteak konponezinak direla iritzi dio Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidenteak. Gainera, bolada ona ez dagoela bermatuta oroitarazi du, eta litekeena dela datorren astean ere antxoarik ez arrantzatzea. Halaber, gaurkoan ere ontzietako batzuk ez dutela batere harrapaketarik egin esan du.

Bizkaian eta Gipuzkoan 100 bat itsasontzi aritzen dira antxoa harrapaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.