Heriotza

Arrantzale bat hilda agertu da Pasaiako badiako uretan

2007ko otsailaren 26a
12:56
Entzun
Vicente José Núñez Fangueiro 44 urteko arrantzalearena da gaur goizean Pasaiako (Gipuzkoa) badiako uretan agertu den hilotza. Baionako matrikula duen L'Espoir arrantzontziko marinela zen hildakoa. Matrikula Lapurdikoa izan arren, A Coruñan (Galizia) du basea arrantzontziak, eta sarritan sartzen da Pasaiako kaira, arraina deskargatzera. Hildakoa portugaldarra zen.

Hildakoaren lankide batek agertu duenez, atzo gauean eskifaiako beste kide batzuekin lehorrera irten zuen Nuñez Fangueirok, zerbait edatera, eta ez da gehiago itzuli ontzira. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.

Goizeko zortziak aldera jaso dute abisua Gurutze Gorrian: Pasaiako (Gipuzkoa) badiako uretan gizon baten hilotza agertu dela esanez deitu dute. Gurutze Gorriko zein Guardia Zibileko urpekariek atera dute hilotza uretatik, eta San Pedro eta Trintxerpe arteko moilara eraman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.