gertakaria
Arrantzale baten hilotza aurkitu dute Bilboko portuaren kanpoko itsasadarrean
Bilboko kirol portuaren kanpoko itsasadarreko uretan arrantzale baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean itsas salbamenduko kideek. Arrantzale hori falta zela ohartarazi zuen bere familiak goizean. Zazpi metro luzeko itsasontzi zuri baten inguruan aurkitu zuten hilotza, eta itsas salbamenduko kideek azaldu dutenez, arrantzan ari zela hil zen.
Itsasontzi batek abisu eman zuen ontzi txiki bat galduta ikusi zutela, eta itsas sanbamenduko kideak hara joan zirenean, gizonezkoaren gorpua aurkitu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu