Karmengo amabirjinaren irudia hartuta prozesioan ospatzen dute eguna batzuk, eta apaizaren bedeinkazioa jaso eta lore eskaintza eginez besteek. Tradizioa mantentzen bada ere, herritar guztiengan pentsatutako egitarau zabal batekin ospatzen da arrantzaleen eguna, Donostia kasu.
Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldia egin dute gaur Gipuzkoako hiriburuan. Egun osoan zehar guztira 365 arrantzale omendu dituzte, eta gogora ekarri dituzte Gipuzkoan baxurako arrantzan aritutako arrantzale erretiratu guztiak. Arrantzarekin lotura duten lanetan dihardutenei ere esker ona erakutsi diete. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea bertan izan da eta Arrantzale gazteak erakartzeko eta profesionalizatzeko neurriak indartuko dituela adierazi du.