Goizeko bost eta erdiak inguruan gertat da istripua. Ertzaintzak agertu duenez, hildakoa, 61 urteko gizonezkoa, Getariako (Gipuzkoa) itsasertz inguruan zebilen arrantzan, txalupak oraindik zer den argitu ez duten objektu bat jo duenean.
Talkaren ondorioz, arrantzalea itsasora erori da, eta, gainera, txalupa hondoratu egin da. Inguruan zebiltzan beste arrantzale batzuk jaso dute, baina, hala eta guztiz, hilotz iritsi da Getariako kaira. Donostiako Auzi-medikuntza Zerbitzura eraman dute gorpua. Hildakoa getariarra zen.
Ezbeharra
Arrantzan zebilela txalupatik erorita gizonezko bat hil da Getarian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu