Ino Galparsoro EAE-ANVko ordezkariak jarraituko du Arrasateko (Gipuzkoa) alkate izaten, PSE-EEk haren kontra bultzatutako zentsura mozioak ez baitu aurrera egiteko adinako babesik bildu. Erabakigarria izan da EAJ kontra azaldu izana.
Sozialisten Donostiako egoitzan bilera egin dute gaur goizean Arrasateko Udaleko oposizioko taldeetako ordezkariek, zentsura mozioa bultzatzeko prest zeuden argitzeko. PSE-EE, EB eta PP agertu dira zentsura mozioaren alde. EAJ eta Aralar, ordea, kontra, eta EA ere bai azkenean; alde zegoen baina, denen adostasunik egon ez delako, kontra azaldu da. Horrenbestez, mozioaren aldekoek ez dute ekimenak aurrera egin dezan behar adinako gehiengorik bildu.
Arrasateko Udaleko 21 hautetsietatik 11ren babesa behar zuen zentsura mozioak aurrera egiteko. PSE-EEk (lau hautetsi), EB-Zutik-ek (hiru) eta PPk (bat) zortzi bildu dituzte guztira, baina jeltzaleen babesa (lau hautetsi) ezinbestekoa zuten mozioa bultzatzeko. Aralarreko hautetsi bat dauka, EAk ere bat eta EAE-ANVk zazpi.
Politika
Arrasateko EAE-ANVko alkateak karguan segituko du, EAJ zentsura mozioaren kontra azaldu delako
Horrenbestez, PSE-EEren proposamen horrek ez du aurrera egingo. Sozialisten Donostiako egoitzan bilera egin dute Arrasateko Udaleko oposizioko taldeek. Zentsura mozioa bultzatzearen alde egin dute PSE-EEk, EBk eta PPk. Kontra, EAJk eta Aralarrek, eta, batasunik egon ez denez, EAk ere bai. ETAk Isaias Carrasco PSEko zinegotzi ohia hil eta ANVk ez gaitzestea erabaki ondoren sortu zen proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu