Arrasateko erietxean jaio da 2012ko lehendabiziko haurra
ARRASATE. Paula izena du, eta Arrasateko erietxean (Gipuzkoa) jaio da urteko lehen haurra; urtarrilaren 1eko 00:25 zirela munduratu zen. Minutu gutxira, 00:55ean, Eleia jaio zen, Donapaleun (Nafarroa Beherea). Nafarroako lehen haurra, Hugo, 02:10ean sortu zen, Bizkaikoarekin bateratsu; Arabakoa, Izaro, 07:00 aldera jaio zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu