EUSKAL PRESOAK

Arratibel, Moreno eta Llamas aske utziko dituzte ondorengo orduetan

2011n atxilotu zituzten hirurak, Ekinekin zerikusia izatea egotzita. Txelui Moreno ezker abertzaleko kidearen semea da Iker Moreno. 

2012ko uztailaren 26a
14:20
Entzun

Patxi Arratibel (Etxarri Aranatz), Iker Moreno (Burlata) eta Miguel Angel Llamas (Noain) euskal preso nafarrak aske utziko dituzte datozen orduetan. Txelui Moreno ezker abertzaleko kidearen semea da Iker Moreno. 

2011n atxilotu zituzten hirurak, Ekinekin zerikusia izatea egotzita. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Nafarroan egindako operazio horretan beste zazpi lagun eraman zituzten, Fernando Grande-Marlaska epaileak aginduta. 

Apurtu.org webgunea itxi zuten sarekadaren ostean eta ataria kudeatzea leporatzen zioten Llamasi. Arratibelek salatu zuen "tortura latzak" jaso zituela polizien eskuetan.

Atzo, Ekinekin lotuta duela bi urte atxilotutako zortzi lagun aske utzi zituzten. Eta astelehenean, Gorka Mayo aske laga zuten, hamar mila euroko bermea ordainduta. Arratibel, Moreno eta Llamasen sarekada berean atzeman zuten Mayo. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.