Polizia operazioa

Arratsaldean jarraituko du Muñozek deklaratzen

Hiru eguneko inkomunikazioaren ostean gaur eraman dute Pablo Muñoz =iDiario de Noticias=i taldeko egunkarietako zuzendaria Espainiako Auzitegi Nazionalera. Karlos Kerejeta konfidantzazko abokatuak lagunduta bi orduz deklaratu du goizean Baltasar Garzon epailearen aurrean. Arratsaldeko bostetarako egin dio bigarren hitzordua Garzonek baina atzeratu egin da.

2006ko uztailaren 14a
19:03
Entzun
Diario de Noticias taldeko egunkarietako zuzendari Pablo Muñozen txanda da gaur.Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurrean deklaratzen hasi da, Espainiako Poliziak galdeketa egiteko duen inkomunikazio epea agortzea erabaki ostean. ETAren finantza sarearekin lotura duelakoan atxilotu zuen asteartean Poliziak Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietako zuzendaria, Donostian. Muñozekin batera Zumaian atxilotu zuten Jesus Iruretagoiena herenegun geratu zen aske.

Fiskalaren irakurketa aintzat hartuta, Iruretagoiena aske uztea erabaki zuen Garzonek. Fiskalak inolako neurririk eskatu ez arren, Garzonek Iruretagoienaren aurkako inputazioa mantendu du sumarioan.

Ekainaren 20an Fernando Grande-Marlaska eta Laurence Le Vert epaileek abiatutako polizia operazioaren barruan daude bi atxiloketok. Sumarioa sekretupean dagoen arren, Europa Press berri agentziak filtratutakoaren arabera, Marlaskak ETAren iraultza zergaren ordainketan «bitartekari» lana egitea egozten die Muñoz eta Iruretagoienari. Epailearen arabera, Muñozek Nafarroako enpresaburuekin egingo luke bitartekari lana, eta Iruretagoienak Zumaiako eta inguruko enpresaburuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.