Goizeko zazpiak eta hamar aldera gertatu da ezbehar hori: Renault Megane auto batek eta Mercedes Benz kamioi batek elkar jo dute, parez pare, eta autoko gidaria (emakumezko bat) barruan harrapatuta geratu da. Ibilgailutik ateratzea lortu dute suhiltzaileek, baina, azkenean, hil egin da.
Zaurituak Berrizen eta Matienan
Bizkaian segituz, beste bi ezbehar izan dira Berrizen zein Matienan, eta hiru pertsona zauritu dira. Berrizko ezbeharra goizeko seiak aldera gertatu da: auto batek eta furgoneta batek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz 29 urteko Atxondoko bizilagun bat eta 35 urteko Berrizkobeste bat Galdakaoko Ospitalea eraman dituzte, zaurituta.
Matienakoa handik ordubetara izan da, eta auto batek beste bat jo du atzetik. 22 urteko Bilboko bizilagun bat zauritu da, eta hura ere Galdakaoko erietxera eraman dute.
Auto pilaketak Gipuzkoan
Gainerakoan, euriaren ondorioz beste istripu asko gertatu dira, arinagoak, eta auto pilaketak eragin dituzte. Horien eragina nabaria da Gipuzkoan, N-1 errepidean, Alegiatik Donostiarako tartean, Irunerako noranazkoan. Hain justu, Alegia parean zein Andoain inguruan auto ilada luzeak daude ezbeharrak gertatu eta errepidean geratu diren ibilgailuak trafikoa oztopatzen ari direlako. Andoainen, A-15 autobiderako sarreran beste istripu bat gertatu da, eta han ere, auto iladak sortzen ari dira.
Gipuzkoan istripurik larriena Aginagan jazo da. Auto batek kamio bat jo du N-634 errepidean. Istripuaren ondorioz, auto gidaria Donostiako Ospitalera eraman dute.
Probintzia berean, A-8 autopistan, Pasaia parean ere auto pilaketak sortu dira beste isripu baten ondorioz. Zumaian berriz, auto bat errepidetik atera da eta Antzuolan, G-627 errepidean, Bergarako noranzkoan, bi autok elkar jo dute.
Une honetan, errepideetan lasaitasuna nagusi bada ere, Ertzaintzak zuhurtasun handia eskatzen die gidariei.
Trafikoa
Arratsaldean lasaitasuna nagusi den bitartean, goiz beltza izan da errepideetan
Gaur goizean Euskal Herriko hainbat lekutan botatako zaparradek arazo asko sortu dituzte errepideetan: hainbat istripu gertatu dira, eta haien ondorioz, auto pilaketak izan dira hainbat gunetan. Istripuetan larriena Bizkaian, N-634 errepideko Erletxeko bidegurutzearen parean, jazo da: emakumezko bat hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu