AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak deitu ditu gaur arratsalderako eta datozen egunotarako, joan den larunbatean Urbinan (Araba) gertaturikoa salatzeko. Egun horretan, AHT Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanen kontrako manifestazioa egin zuten eta, ondoren, Ertzaintza milaka pertsonei oldartu zitzaien; hori dela eta, hainbat zauritu izan ziren, eta zortzi lagun atxilotu zituzten. Bi egunez inkomunikatuta eduki ostean, aske utzi zituzten, epaiketaren zain.
"Ertzaintzak egun horretan erakutsi zuen bortizkeria eta Eusko Jaurlaritzak mugimendua kriminalizatzeko egin zuen saioa" salatzeko Euskal Herriko hainbat herritan kontzentraziok deitu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak. "AHTren aurkako borrokan desobedientzia zibilaren bidez lanean tinko" jarraituko dutela ere adierazi dute.
Honakoak dira antolatu dituzten protesta elkarretaratzeak: Bilbon, 20:00etan, Zirkular plazan; Galdakaon (Bizkaia), 20:30ean, Zamakonan; Beasainen (Gipuzkoa), 19:00etan, Zubimuzu plazan; Bergaran (Gipuzkoa), 20:00etan, herriko plazan; Donostian, 18:00etan, batzarra izango da Craj-en (Anoeta); eta Iruñean bihar eta etzi, 11:30ean, Nabarreria plazan.
AHT
Arratsalderako kontzentrazioak deitu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak Urbinan gertaturikoa salatzeko
"Ertzaintzak egun horretan erakutsi zuen bortizkeria eta Eusko Jaurlaritzak mugimendua kriminalizatzeko egin zuen saioa" salatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu