Iganderako deitutako euskal presoen aldeko martxa bertan behera utzi du arraunlari taldeak, atzo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ekimena debekatu eta gero.
Herrizaingo Sailak “istiluak sor litezkeela” argudiatu du, baina arraunlariek erantzun dute debekua “tranpa handi bat” dela, aurreko urteetako istiluen erantzule Ertzaintza izan zelako euren arabera.
Dena den, Kontxako Banderako bigarren jardunaldian euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena “lau haizetara zabaltzeko" dei egin dute arraunlariek.
Euskal presoak
Arraunlariek bertan behera utzi dute manifestazio deialdia, Jaurlaritzak debekatu ondotik
Hala ere, igandean euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena “lau haizetara zabaltzeko" dei egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu