Presoak

Arriaga, Zabala eta Palacios atxilotu ditu Ertzaintzak, espetxe zigorra bete dezaten

Jabier Arriaga, Francisco Zabala eta Francisco Palacios atxilotu ditu Ertzaintzak Bizkaian, eta Basauriko espetxera eraman ditu geratzen zaien zigor zatia bete dezaten. ETA-ko Bizkaia Komandoko kide zirelakoan jarri zieten kartzela zigorra hiru lagun horiei eta beste hiruri, baina frogatuta dago deklarazioa torturapean egin zutela. Hala ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak guztiak berriro kartzelan sartzeko agindua eman du. Enkarni Blanco eta Josu Eguzkitza astelehenean espetxeratu zituzten Martutenen.

Ana Gisasola. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2004ko martxoaren 10a
18:40
Entzun
Jabier Arriaga, Fracisco Zabala, Francisco Palaciso, Enkarni Blanco, Josu Eguskitza eta Jose Ramon Larrinaga 1992an atxilotu zituzten ETAko Bizkaia Komandoko kide zirela leporatuta, handik bi urtera espetxeratu egin zituzten, eta zazpi urteko zigorraren erdia barruan egin ostean, kalera atera ziren haien kontrako froga bakarra beren deklarazioak zirelako, eta haiek torturapen egin zituztela frogatutzat jo zelako.

Orain, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Auzitegi Nazionalak ezarritako zazpi urteko zigorra osorik bete behar dutela, delitua egon zela adierazten duten "zantzu berriak" daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.