Etxebizitza, Lan Publiko eta Garraio kontseilari Iñaki Arriolak esan du egoera ekonomiko "kezkagarriaren" ondorio direla Patxi Lopezen gobernuak Euskobarometroan izan dituen emaitza txarrak.
Arriolak esan du gobernua ahal duen guztia egiten ari dela "Euskadik behar dituen" proiektuetnan aurrera ateratzeko. Gehitu du "ahal bezain ondoen" lan egiten jarraituko dutela, autonomia erkidegoko datozen hauteskundeetan herritarrek "gobernua benetan egiten ari den lana" balora dezaten.
Euskobarometroaren arabaera, hiru lurraldetako herritarren %78k dio konfidantza gutxi eta bat ere ez duela Patxi Lopezen gobernuarengan, eta %56ren iritziz txarra izan da Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa azken bi urteetan. %10ak soilik baloratzen du positiboki kudeaketa hori. %27rentzat ez ona eta ez txarra da.
PSE-EE eta PPren arteko gobernu itunaren kontra geroz eta herritar gehiago dago; zortzi puntu igo da desadostasun hori eta une honetan herritarren %67 dago itun horren kontra. Itunarekin bat egiten dutenak, berriz, %16 dira, lehen baino zortzi puntu gutxiago.
Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeak aurreratzea edo ez erantzuterakoan, herritarrak paretsu daude: %46 ez aurreratearen alde eta %43 aurreratzearen alde.
EAJren oposizioari dagokionez, %32k ona dela iritzio dio, %29k txarra eta ez on eta ez txar iritzio diotenak %32 dira.