Politika

Arrigorriagako alkatea inputatu dute Argala kalea dela-eta

Santiago Pedraz epaileak inputatu du Alberto Ruiz Azua, nahiz eta orain dela aste batzuk atzera bota zuen Salaketa Dignidad y Justiciaren salaketa.

2008ko maiatzaren 27a
17:01
Entzun
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionalak Alberto Ruiz Azua (EAJ) Arrigorriagako (Bizkaia) alkatea inputatu du, herri hartan Jose Miguel Beñaran Argala etakidearen aldeko kalea dagoelako. Deklaratzera deitu du.

Hilaren 14an Auzitegi Nazionaleko zigor arloko salak Arrigorriagako alkatearen aurkako salaketa onartzera behartu zuen Pedraz epailea. Salaketa Dignidad y Justicia erakundeak jarri zuen martxoaren 13an salaketa, kalearen izena aldatzeko ezer ez egitea egotzita, baina Pedraz epaileak ez zuen onartu, ez zuelako deliturik ikusten.

Zigor arloko salak zehaztu duenaren arabera, baina, Argalaren omenezko plaka jartzeak pertsona hori goraipatzeko eta omentzeko helburua dauka.

Kaleari izena duela urte batzuk jarri zioten, Ruiz Azua Arrigorriagako alkate izan baino lehen. Horregatik atzera bota zuen salaketa Pedrazek, eta Arrigorriagako Udalak kalearen izena alda dezan erreklamazioa administraziora bideratzea proposatu zion Dignidad y Justiciari. Baina zigor arloko salak ez dio ebazpenari egoki iritzi, eta salaketa berriro onartzera behartu zuten.

1978an Batallon Vasco-Español taldeak hil egin zuen Argala, Angelun (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.