Arrigorriagako Udalak Txus Martin euskal presoa "berehala" libre uzteko eskatu du, honek gaixotasun sendaezina duela eta. Eskaeraren aldeko zazpi boto izan dira —Bilduren sei eta EBren bat—, kontrako bat —PPrena— eta bederatzi abstentzio —EAJren sei eta PSE-EEren hiru—.
"Arrazoi humano eta demokratikoak" aintzat hartuta utzi behar da Martin aske, udal mozioak dioenez, eta Zaballako espetxeko zuzendariari gutuna igorri diote —han daukate Martin—. Indar politikoei kasu horren aurrean geldirik ez egoteko eskatu die.
Etxeratek jakinarazi du Harriet Iragi presoa Castello II espetxean (Herrialde Katalanak) isolamenduan daukatela.