garraioak

Arriolak dio Donostiako metroaren %25 "errealitate" dela dagoeneko

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du finantzaketan parte hartuko. Horrek eta krisi ekonomikoak lanen erritmoa motelduko dute, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuaren arabera.

2012ko otsailaren 22a
17:12
Entzun

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du Donostiako metroaren lanekin, eta "proiektuaren %25 gutxi gorabehera dagoeneko errealitate dela" azaldu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. EAJk metroaren obren inguruan egindako galderari erantzun dio horrela Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzak 200 milioi euro bideratu ditu obra horietara; iaz 147,7 milioi euro eman zituen, eta aurten 35,5 milioi jarriko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion finantzaketan parte hartzeari. Aldundiaren ezezkoak eta krisi ekonomikoak lanen erritmoa motelduko dutela jakinarazi du Garraio sailburuak.

Hala ere, Arriolak gaineratu du "eskua luzatzen" jarraitzen diola aldundiari, "proiektu estrategikoarekin" bat egin dezan. "Dezente kostatzen zait ulertzea Bilduk ez egitea bat tren sozialaren proiektu honekin",  nabarmendu du. Horrez gain, espero du Gipuzkoako Batzar Nagusietan ekimenen bat onartzea, aldundiak proiektua bultza dezan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.